Funtzionamendua





Guraso agurgarriok:

Guztiok nahi dugun bezala funtziona dezan, jantokiko zerbitzuari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu. Mesedez irakur ezazue zeuen seme-alabekin batera.

 

JANTOKIKO FUNTZIONAMENDU ETA ARAUAK


Jantokian txanda bitan jango dute, irailean eta ekainean ordutegi trinkoa dugunean izan ezik, honetan hiru txanda egiten dira eta.

 

2012-13  ikasturterako hezkuntza departamentuak jarri dituen kuotak ondorengoak dira:

Ohiko bazkaltiarrak   4,60 €  egunekoa

Ez ohiko bazkaltiarra  5,20    egunekoa


Bankuko  kuotak hilaren 5erako pasatuko direla kontuan izan mesedez, agiriak atzera bota ez ditzaten.
Jantoki batzordeak gogoratu nahi dizue jantokian bazkaltzea ez dela derrigorrezkoa.   Geratzen direnak dagokion datan ordaindu behar dutela.

Irteerak egiten direnean , pik-nik  poltsa emango zaie bazkaltiarrei.

Ikasleren batek elikagai edota ongailuren bati alergia badio, jantokiko arduradunari abisatu behar zaio. Hau dela eta janari berezia prestatu behar balitz, medikuaren agiria beharrezkoa da.

Gogoratu nahi dizuegu eskolako pertsonalgoak ez duela baimenik ikasleei botikarik emoteko




              Jantokiko kuotaren zati bat itzuliko da honako kasu hauetan:

a)     Ikasle-talde bat jantokira joaten ez denean, aurrez onartutako eta programatutako jarduera osagarriak egiten duelako.   
b)    Jankidea ez bada astebetez edo aste gehiagoz jarraian jantokira joan behar, beti ere, gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazten bada.

   Bi kasu horietan itzuli beharreko zenbatekoa ikasleak ordaindu beharreko                                           kuotaren  % 50 izango da.



 

ARAUAK- ELKARBIZITZA BATZORDEAN IKASLEEKIN ADOSTUAK



Arau hauek hamabostero batu izan den elkarbizitza batzordean adostutakoak dira lehen hezkuntzako gela bakoitzeko ordezkariekin. Adostutakoa geletara eraman izan da tutotetza orduetan denon artean eztabaidatzeko.

·        Eskuak garbituko ditugu bazkaldu aurretik
·        Jantokan ahalik eta isilen hitz egingo dugu
·        Aurrean ipintzen diguten janari guztiak probatzen ahaleginduko gara
·        Bazkaldu eta gero ezpanak serbiletarekin garbituko ditugu
·        Janaririk ez da lurrera bota behar,  ez eta elkarri ere.
·        Janaririk ezin da jantokitik atera

·        Zaintzaileak errespetuz tratatuko ditugu

·        Jolaslekuan baloiak eta sokak eskolakoak bakarrik erabili daitezke
·        5. eta 6. mailetakoak kanpoko frontoian ibiltzeko aukera dute eguerdiko denboraldian
·        Frontoi txikian txandak egingo dira frontoi erdia erabiltzeko pelotan jokatzeko H.H., 1. eta 2. ziklokoentzat.
·        Futbol eremua erabiltzeko txandak zikloka egiten dira
·        Kantxara eta ludotekara joateko ere txandak egiten dira


Portaera arazoak gertatzen direnean nola jokatu hitzegin da jantoki batzordean eta zera erabaki da:

Jantokikoak ez diren ikasleekin  :

  -Lehenengo, ikaslearekin hitz egin. 
  -Bigarrenean, 3 egunetan jantoki orduetan patiora etortzeko baimenik eza.
  -Portaera eskasarekin jarraitu ezkero, etorteko baimenik gabeko egunak bikoizten joango  dira.

Jantokian bazkaltzen duten ikasleekin  :

  -Lehenengo ikaslearekin hitz egin.
  - Hurrengo, nota bat bidali etxera, gurasoek sinatzeko.
  -Gurasoei eskolara deitu, ikaslearen portaera aztertu eta irtenbideak bilatzeko.








                                                           Ondarroan  2012ko ekainaren 15ean









No hay comentarios:

Publicar un comentario